Watsonek Sherlock Holmesi galdetu zionean ea nola lortzen zuen gauza ikusezinak ikusi eta bakoitza bere kasuarekin lotzea, zera erantzun zion: “Ikusezinak ez, Watson, ikusi gabeak baizik. Zuk ez duzu jakin non begiratu, eta horregatik, oharkabean igaro zaizu. Haren bila nenbilelako aurkitu dut nik”.
Publizitatean antzeko zerbait gertatzen da. Asmamen handiko begirada behar da, aurkitzailea. Mundua ikusteko era kartsu bat. Horrela, erantzun berriak aurkitzen dira, errutinazko erantzun aspergarrien ordez. Eguneroko gauzetan berria dena bilatuz, ezberdina dena, ona dena, apurtzailea dena.
¿Eta zu? Zein da zure begirada?