sormenezko eremua
Gure instalazioetan espazio ireki bat sortu dugu, ikasle, profesional eta sortzaile gazteek ezohiko ebazpideak proposa ditzaten hainbat motatako kultura-ekoizpenetarako.
Besteak beste Euskal Herriko diseinua sustatu eta ezagutarazteko espazioa da, salneurri onargarrian bertoko eta nazioarteko diseinuzko artikuluak salgai dituena. Europako ferietan parte hartu duten edo nazioarteko sona handiko txapelketak irabazi dituzten artisten objektu paregabeak, eta mundu osoko etorkizuneko gazteen diseinuak.
Profesionalen eta kulturaren alorreko ikasle gazteen sormena piztea da xedea.
Hurbil zaitez eremu esperimental hau ikustera. Inguruari izaera berritzailea ematen dioten ideien eta inspirazio artistikoaren laborategia.